Diario Vasco

Zestoan ere, Errigora kanpaina martxan da

  • 'Nafar Hegoaldeko uzta euskarari puzka' lemapean datorren azaroaren 8a arte

Zestoan ere, Errigora kanpaina martxan dugu dagoeneko azaroaren 8 arte, 'Nafar Hegoaldeko uzta euskarari puzka' lemapean. Herriko dendetan, tabernetan, Herri Eskolan, Egoitzan... eskura ditzakezu 50 euroren truke, Nafarroa hegoaldeko baratzetako produktuez osatutako saskiak (saski zuria nahiz saski beltza, aukeran).

Jasotako %25a zonaldeko euskalgintzara bideratzeko da. Ekimen honekin Nafarroako baserrietako ekonomiari bultzada emateaz gain bertako euskara eskoletara bideratuko da diru zati bat, zonalde hartan euskara indartu asmoz. Otar hauek pikillo piper, olio, pasta, etxeko marmelada pote, ardo ekologikoaz eta abarrez osatuak izango dituzue.

Aurtengo berrikuntza dugu, Zestoan herriko merkataritza elkartea batu dela kanpaina honetara, horren bultzada nabarmena izango delakoan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate