Diario Vasco

Getaitriko kide den Iosu Iribarrek Ibizako proba lehiatu du

Iosu Iribar getariar triatleta Ibizan izan dugu Distan-tzia Luzeko Espainiako Triatloi Txapelketan (4 kilometro igerian, 120 txirrinda gainean eta azken30 kilometroak korrika). Ibilbide gogorra eta beroa tarteko, asko sufritu arren, lan polita egin zuen. Bere adin taldean (30-34 urte bitartekoan), 16. postua lortu zuen, igeriketa saioan 4. denbora onena egin ondoren. Ibizan izan da, baita ere, Getaitriko igeriketako maisua den Lizar Azkune.

Hurbilago etorrita, Getaitri Triatloi Taldeko beste kide batzuk ere lanean aritu dira. Pedro Ayestaran Mendi Duatloiko zirkuituan burubelarri dabil, eta oraingoan Amasako lasterketan hartu zuen parte. Zirkuitu gogorra, baina beti bezala, denak eman zituen, 33. postua lortuaz.

Xabier Txuekak, berriz, Araia-Aratz kilometro bertikalean lehiatu zuen, eta Jokin Gijarrok Donibane Lohitzune-Hondarribia maratoi erdian.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate