Diario Vasco

Gaur mahai-ingurua Alondegian lan harremanen inguruan

Mahai-ingurua. Alondegian egingo da gaur arratsaldean.
Mahai-ingurua. Alondegian egingo da gaur arratsaldean. / AMAXKAR
  • 19:00etan izango da Eskubide Sozialen Kartak eta Gaztetxeak antolatuta

Gaur, Getariako Eskubide Sozialen Kartak eta Getariako Gaztetxeak 'Euskal Estatua edukiz jan-tziz' ekimenaren baitan mahai-ingurua antolatu dute 19:00etan Alondegian. Jorratuko duten gaia 'Lan Harremanak, dependentziatik burujabetzara' izenburua darama. Ekimen hau abian jarri zenetik bigarren saioa izango da, eta Adrian Zelaiak (Ekai Center), Garbiñe Aranburuk (LAB) eta Joseba Villarrealek (ELA) parte hartuko dute mahai-inguruan.

Gure Esku Dagoko batzarrak erabakitakoari jarraiki, datorren urteko maiatzean erabakitze eskubidea gauzatzeko borondatea hartu zuten Getariako 34 eragilek. Haietako bik, Gaztetxiak eta Eskubide Sozialen Kartak, pauso bat harago joan eta galdeketan baiezko aukeraren alde egiteko konpromisoa hartu zuten. Horretarako 'Euskal Estatua edukiz jantziz' egitasmoa abiarazi dute. Gaurko saioa ekimen horren barne kokatua dago. Hitzaldiak, mahai inguruak, bideokonferentziak... balizko euskal estatuaren bideragarritasunaz gain, Eskozia eta Kataluniako prozesua gertutik bizi duten norbanakoak ekarriko dituztela Getariara datozen hilabeteetan iragarri zuten.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate