Diario Vasco

Usurbil Futbol Taldea 40. urteurrena ospatuz

Omenduak. Usurbil F.T.ko lehendakariek oroigarri bana jaso zuten.
Omenduak. Usurbil F.T.ko lehendakariek oroigarri bana jaso zuten.

Pasa den larunbatean ospakizunetan murgildu zen Usurbil Futbol Taldea. 40. urteurrena ospatzeko bazkaria egin zuten Saizar sagardotegian eta 200 lagun inguru bildu ziren bertan. Jokalari eta entrenatzaile ohiak, egungo jokalariak eta entrenatzaileak, zuzendaritzako kide izandakoak eta direnak, gurasoak eta beste hainbat izan ziren ospakizun handi horretan parte hartu nahi izan zutenak.

Sagardotegi aurrean argazki erraldoia atera zuten lehendabizi bazkaritara sartu aurretik, baina bestelako ospakizunik ere izan zen barruan. Usurbil Futbol Taldeko lehendakariak omendu zituzten bertan.

Han izan ziren, Jose Fernandez, Mikel Uribe, Joxe Antonio Segurola, Oskar Martin, Imanol Bereziartua, Txema Iturrioz eta egungo lehendakaria den Nagore Unanue. Baina bazkaritara joan ezin izan zuten Antxon Aguaron eta Joxe Mari Borda ere gogoan izan zituzten. Dantzarien agurraren ostean, oroigarri bana jaso zuten Imanol Agirretxe Errealeko jokalaria, Xabier Arregi alkatea eta Iñaki Ugarte kirol zinegotziaren eskuetatik. 40. urteurrenaren festa amaitzerako, berriz, arratsaldeko azken orduak iritsi ziren, DJ Larraren saioa izan baitzuten Saizar sagardotegian bertan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate