Diario Vasco

Ordenantza fiskalak onartuko dira gaur arratsaldeko ez ohiko batzarrean

Ez ohiko batzar osora deitu du gaur arratsalderako Getariako Udalak. 16:00etan emango zaio hasiera eta gai bakarra izango du aztergai, 2017an eragina izan dezaten Ordenan-tza Fiskalen aldaketa eta doiketa egiteko irizpena.

Datorren urteko aurrekontua egiten hasi aurretik beharrezkoa izaten da Udalak izango dituen diru sarrerak ezagutzea. Bi atal nagusi daude horretarako, bata Fondo Foraletik etortzen den dirua eta bestea zuzenean Udalak biltzen duena zerga eta tasen bitartez. Bigarren hauek izango dira gaur proposatu eta onarpenerako mahai gainean jarriko direnak. Gero abian jarriko dute herritarren partaidetza proposamenak egin ahal izateko.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate