Diario Vasco

II. Energia berriztagarrien erakusketa egin zen Zestoan

Etorkizuna energia berriztagarrietan dagoela dirudi.
Etorkizuna energia berriztagarrietan dagoela dirudi. / ARRIZABALAGA
  • Eguzki plakak, pellet eta biomasa galdarak, instalakuntza termikoak, auto elektrikoa, bateria duten bizikletak eta abar ikusi ahal izan ziren

Pasa den larunbatean, Energia Berriztagarrien eskualdeko Azoka ospatu zen Zestoako Foru plazan, Usurbilgo Lanbide Eskolaren eskutik.

Bertan, esate baterako, eguzki plakak (termiko zein fotovoltaikoak), zer diren, zertarako erabili ahal ditugun, ze kontsumo duten, zer nolako funtzionamendua duten eta abar ikusi eta ikasi ahal izan zuten hurbildu ziren kurioso guztiek, Usurbilgo Lanbide Eskolako maisuen azalpenei esker.

Horretaz gain Pellet eta biomasa galdarak, instalakuntza termiko aurrerakoiak, haize erroten funtzionamendua, auto eta bizikleta elektrikoak nahi zutenek probatzeko aukera eta Goiener kooperatiba ere izan ziren erakusketa honetan.

Horrela, besteak beste, auto elektrikoak ohikoarekin alderatuz (gasolina edo gasoliozkoa) eren bat kontsumitzen duela jakin genuen (100 km 3 euro inguru) , edo eta hauek erosteko laguntza handiak ematen dituztela, edo eta Goiener energia garbiak bakarrik erabiltzen duen elektrikari kooperatiba dela, edo eta eraikin berrietan plaka termikoak behartuta daudela jartzera, eta abar luze bat.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate