Diario Vasco

Memoria historikoa berreskuratzen

Testigantza bila. Ekimenaren aurkezpenean Floren Iribar, Olatz Retegi, Jabi Buces, Nika Lertxundi eta Aitor Urresti udal aretoan.
Testigantza bila. Ekimenaren aurkezpenean Floren Iribar, Olatz Retegi, Jabi Buces, Nika Lertxundi eta Aitor Urresti udal aretoan. / AMAXKAR
  • 1936 eta 1945 urteen artean herrian izandako giza eskubideen urraketak ikertuko dira

  • Udala eta Aranzadiren arteko hitzarmena abian jarriko da ondorengo asteetan testigantzak jasoz

Getariako Udalak bere udalerrian Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan (1936-1945) giza eskubideen alorrean gertatutakoaren inguruan ikerketa prozesu bat bultza-tzea erabaki zuen eta horretarako joan den ekainean hitzarmen bat sinatu zuen Aranzadi Zientzia Elkartearekin.

Urte horietan, hainbat bizilagunek bere eskubideak urratuak izan zituztela ikusiaz, orain Udalak ahal den neurrian arlo honetan gertatutakoaren egia ezagutzeko beharrean aurkitzen dela azaldu ondoren, hiru urtetako lan bat egiteko proposamena luzatu dio Aranzadiri eta berehala lanean jartzera doaz.

Aranzadi Zientzia Elkarteko kide diren Jabi Buces, ikerketa burua, eta Olatz Retegi, testigantzak jasotzeaz arduratuko den emakumea, Getarian egon dira aste honetan datozen asteetan burutuko den lanaren berri emateko udal ordezkariekin batera.

Bulego bat zabalduko da

Hiru urtetako lana burutuko dute eta lehen urratsa testigantzak jaso-tzea izango da. Horretarako bulego bat zabalduko da Alondegian (txoko bat horretarako egokituko dute). Doakoa da zerbitzua eta bertan informazioa eskuratu ahal izango da 1936-1945 urteen bitartean errepresaliak jasan zituen senide bati edo pertsonei buruz, halaber, informazioa ere eman ahal izango da.

Bulegoa getariar guztientzat egongo da zabalik, azaroaren 3an irekiko da eta 25a arte ostegun eta ostiraletan goizeko 10:00etatik 14:00ak arte eta arratsaldeko 16:00etatik 19:30ak arte irekita topatuko dute bertaratzen direnek.

Honez gain, bertara joaterik ez dutenak ondorengo telefono zenbakietara dei dezakete: 943466142 edo 699809130. Beste aukera harremanetan jartzeko oretegi@aranzadi.eus emailera idaztea da. Oso garrantzitsua da herritarren testigan-tzak jasotzea gertatutako dena bere osotasunean ezagutzeko. «Kezkarik gabe joan eta Olatzek gustura hartuko zaituzte. Argazkiak edo dokumentuak badituzue, eraman eta han kopiatu ondoren berriro itzuliko zaizue. Gainera norbaitek bakarrik joateko kezka badu, udaleko zinegotziak prest gaude laguntzeko eta Aranzadiko lagunak etxera edo beste herri batetara ere joango dira eskatu ezkero» esan zuen alkateak aurkezpenean.

Hau dena egiten den bitartean Aranzadiko kideek dokumentu ofizialak aztertuko dituzte memoria historikoa osatzen joateko. Bi urte igaro ondoren liburua prest egongo da argitaratzeko. Horregatik da oso garrantzitsua zerbait kontatzeko daukanak bulegora jotzea.

Udalak ekimen honen inguruan prestatu dituen paperak etxe guztietara banatuko ditu ondorengo egunetan. Bertan ikusiko da baita, bulegoa irekitzearekin batera beste ekintza batzuk burutuko direla. Horrela azaroaren 3an 19:00etan hitzaldi eta proiekzio bat izango da Alondegian 'Euskal Herriko Gerra Zibila' izenburupean Iñaki Egañaren eskutik. Abenduaren 9tik 18ra berriz, erakusketa bat ikusgai izango da udaletxeko sarrera nagusian, 'Gorpuzkinak ateratzen, duintasunak berreskuratzen' izenarekin.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate