Diario Vasco
Julen Azpeitia.
Julen Azpeitia. / AMAXKAR

Getariako Ketako bi taldeek gaur jokatuko dute

Mendibeltz futbol zelaian arratsaldeko 17:00etan hasiko da Gorengoen Mailako seigarren jardunaldiak dakarren Keta Babyauto eta Lagun Onak taldeen arteko norgehiagoka. Getariarrak neurria har-tzen ari dira maila berriari, joan den denboraldian jaitsi ondoren eta taldeko bizkarrezurra osatzen zuten jokalari asko galdu ondoren. Aldaketa nabarmenak izan dira eta partidak beharko dituzte euren benetako maila emateko. Halere, galdu dituzten hiru partidak gol bakar bategatik izan dira eta beti bigarren zatiak hobeak eginaz. Ea gaurkoan hasieratik bikain hasten diren.

Gazteak Donostian

Lehenengo Jubenileko 5. multzoan kokatua dago gazteen taldea eta 16:00etan Cesar Benito futbol zelaian (Donostia) jokatuko dute S.A.N.S.E. taldearen aurka. Seigarren jardunaldia da dagoeneko beraz lehen itzulia laster bukatuko dute eta getariarrek denetik izan dute bost jardunaldi hauetan, bi garaipen (bat gol festa eta guzti) bi porrot eta berdinketa bat. Pena izan zen azken jardunaldian etxean galdu izana hiru puntu horiekin sailkapeneko lehen postuetan kokatuko baitzen baina gaur beste aukera izango dute aurretik hiru puntura dagoen talde baten aurrean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate