Diario Vasco

Gute Txeru elkarteak odola ematera gonbidatzen ditu herritarrak

Urriaren 24rako, hau da, datorren astelehenerako, odol-ematea deitu du Gure Txeru elkarteak. Astelehen arratsaldean, 19:00etatik 21:00etara bitartean odol emateko aukera izango da Getariako Osasun Zentro berrian, emaile izan nahi duten guztiak ongietorriak izango direlarik bertan.

18 eta 65 urte artean badituzu eta odola eman nahi baduzu, gerturatu astelehenean bertara. Gure Txeruko kideak ondorengo gomendioak ematen dituzte, odola eman aurreko hiru orduetan koipe gutxiko jakiak hartzea eta botikaren bat hartzen ari bazara, odola emateko lekura eraman eta medikuarekin kontsultatu.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate