Diario Vasco

XII. Energia berriztagarrien erakusketa gaur Zestoako plazan

Usurbilgo Lanbide Eskolako irakasleek hainbat azalpen emateko prest izango ditugu.
Usurbilgo Lanbide Eskolako irakasleek hainbat azalpen emateko prest izango ditugu. / JOSU ARANBERRI
  • Eguzki plakak, Pellet eta biomasa galdarak, instalakuntza termikoak, auto elektrikoa, bateria duten bizikletak eta abar ikusi ahal izango ditugu

Gaur, goizeko 10:00ak eta eguerdiko 14:00ak bitartean, Energia Berriztagarrien Azoka izango dugu Zestoako Foru plazan, Usurbilgo Lanbide Eskolaren eskutik.

Bertan, esate baterako, eguzki plakak (termiko zein fotovoltaikoak), argiteria eraginkorra, Pellet eta biomasa galdarak, instalakuntza termiko aurrerakoiak, auto elektrikoa eta abar ikusi ahal izango ditugu, eta eskolako irakasleek hauen inguruan hainbat azalpen emango dizkigute. Honez gain, Goiener kooperatibako lagunak ere bertan izango dira beren eskaintza azaltzen, eta bizikleta bateria dutenak ere izango ditugu, nahi dutenek probatu ahal izateko.

Umeentzako txokoa ere izango da, Barbantxo Aisialdi Taldearen eskutik.

III. Ardo dastatzea

Gaur, larunbata, eguerdiko 12:30etatik 14:30ak bitartean, Lizentziadonekoa plazatxoan III. Ardo Dastaketa izango da, laiak dendaren eskutik. Bertan hainbat ardo mota edan eta pintxo dastatzeaz gain, Ustekabe fanfarrearen doinuaz gozatu ahal izango dugu.

66koen kinto bazkaria

1966ean jaiotako herritarrek bazkaria egingo dute, betiko legez ordua aldatzen den larunbatean, aurten urriak 29ean. Bazkaria Araneta jatetxean egingo dute eta txartelak jada salgai dituzue Potxolo eta Laiak dendetan (50 euro).

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate