Diario Vasco

Triatloia egin edo korrika egiteko talde bat osatzera animatzen dute

Triatloia egin edo korrika egiteko talde bat osatzera animatzen dute

2017 denboraldiari begira Getaitri Triatloi klubetik herritarrak animatu nahi dituzte taldean sartu eta kirol hau egitera. Batez ere, neskak animatu nahi dituzte, eta baita gazteak ere. Gazte askok Salbatore Biatloian parte hartzen dutela ikusita, triatloia probatzera gonbidatu nahi dituzte.

Bestalde, inguruko herrietan bezala, Getarian ere korrika egiteko talde bat bultzatzea pentsatu dute. Bakarka jende asko aritzen da korrika, eta taldean irteteak dituen onurak ikusita, herrian bultzadatxo bat ematea gustatuko zitzaien Maila eta adin guztietako jendearentzat zabaltzen dute deialdia, bai emakume zein gizonezkoentzat.

Mailaren arabera, batzuk azkarrago eta besteak mantsoago ibiliko dira, edo ibilbide motzago edo luzeago egingo dute, beti bakoitzaren mailaren arabera. Behin taldetxoa sortuta, taldekideek erabakiko dute astean zenbatetan elkartu, ze ordutegi eta abar. Helburua, inongo konpromiso eta loturarik gabe taldean, giro onean, kirola egitea da.

Interesatuak, bai Triatloi taldean sartzeko, eta baita taldean korrika egiteko, jarri harremanetan Getaitri Triatloi Klubeko partaideren batekin, edo idatzi getaitri@gmail.com helbidera.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate