Diario Vasco

Orioko Gure Esku Dago taldeak batzar eratzailea egingo du gaur

Badira hilabete batzuk Orion deialdi irekia egin zela (2016-04-30) erabakitzeko eskubidea aurrera eraman nahian lantaldea osatzeko. Pixkanaka taldea eratzen eta sendotzen joan da eta udaletxeak lokala utzi dio taldeari (Iturbide kalea 7, frontoiaren atzekaldean).

Aste honetako asteazkenean Urola Kostako herriek datorren udaberrian erabakitzeko eskubidearen testigua hartu dute Azpeitian.

Dinamika aurrera eramateko legeztatutako elkartea sortu behar da. Izena denon artean erabaki zen Karkaran zabaldutako inkesta baten bidez (Baliza) eta orain Batzar Eratzailea egiteko unea da. Gaur, urriak 21, arratsaldeko zazpietan Gure Esku Dagoren lokalean egingo da batzar irekia.

Bertan parte hartzeko gonbidapena luzatzen zaie oriotar guztiei.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate