Diario Vasco

Easo abesbatzako Araoz Gazte eta Alemaniako Mädchenchor, elizan

Alemaniako. Mädchenchor Wiesbaden abesbatza ere neskek osatzen dute. Gaur Orioko elizan entzuteko aukera izango ditugu.
Alemaniako. Mädchenchor Wiesbaden abesbatza ere neskek osatzen dute. Gaur Orioko elizan entzuteko aukera izango ditugu.
  • Gaurko kontzertua 20:00etan hasiko da

Easo abesbatzako Araoz Gazte eta Alemaniako Mädchenchor Wiesbaden abesbatzak kontzertua emango dute gaur iluntzeko 20:00tan Orioko elizan, Udalak eta parrokiak antolatu duten kontzertuan.

Araoz Gazte abesbatza, Easo abesbatzaren bosgarren taldea, 2004an sortu zen, eta 12 eta 17 urte bitarteko neskek osatzen dute. Abesbatzak Gorka Miranda izan du zuzendari hasiera-hasieratik, eta urte gutxitan Gipuzkoako hainbat musika eta abesbatza jaialditan eman ditu kontzertuak.

Kontzertu berean, Alemaniako Madchenchor Wiesbaden nesken abesbatzak abestuko du. 2010ean sortu zuen Gerd Rixmann musika eta kantu irakasleak.

Kontzertu akustikoa

Era berean, gaur, gaueko 22:30ean kultur etxean, Hutsa izeneko bikote akustikoa arituko da. Balmasedako Maria Riverok (ahotsa) eta Urduñako Eriz Perezek (gitarra) osatzen dute bikotea.Emanaldia doan izango da eta Euskaraz bizi-bizi programaren barruan antolatu da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate