Diario Vasco

Negozio ideia landu eta garatzeko tailerra egingo da Urola Kostako Udal Elkartean

Udal Elkartea. Zarauzko Abendaño industrialdean kokatua.
Udal Elkartea. Zarauzko Abendaño industrialdean kokatua. / AMAXKAR
  • Ekiten Tailerrak izenburupean antolatu dira sei saio azaroa eta abendua bitartean enpresa ideia garatu eta martxan jarri nahi dutenei zuzenduta

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

¡Moda y complementos con diseños originales!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda urbana para hombre y mujer

Hasta 80%

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Zapatos y botines de piel para hombre

Hasta 70%

¡Moda para hombre y mujer a precios inmejorables!

Hasta 90%

La marca Denim italiana de moda

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda infantil con sus personajes favoritos

Hasta 70%

Grandes descuentos en calzado

Hasta 80%

Selección de joyas exclusivas para hombre y mujer

Hasta 70%

Renueva tu comedor con muebles de diseño

Hasta 70%

Porque el descanso es salud

Hasta 80%

¡Joyas de tus marcas favoritas!

Hasta 80%

La mejor selección de productos para mantener tu hogar organizado

Hasta 70%

Joyería y relojería de tus marcas favoritas

Hasta 70%

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Negozio berri bat sortu aurretik gauza asko hartu behar dira kontuan, buruan dugun ideia hori jarduera errentagarria izan dadin. Horregatik, urtean zehar hainbat tailer eta prestakuntza gauzatzen ditu Urola Kosta Udal Elkarteak ondorengo gaiak lantzeko asmoarekin: sustatzaile izateko beharrezko dituzun baliabide pertsonalak ezagutu eta landu, zure negozio ideia garatzeko erremintak ezagutu, bideragarritasun plana egin, enpresa kudeatzeko ezagutza eskuratu...

Hau dena egiteko Ekiten Tailerrak antolatzen dira. Zer dira tailer hauek? Ekiten Tailerrak zure enpresa ideia garatzen lagunduko dizuten tailerrak dira. Bertan, ekintzaileek, beren ekintzaile abileziak eta beren enpresa ideia garatzeko erremintak landuko dituzte elkarlanean.

Nori zuzenduak daude? Enpresa ideia garatu eta martxan jarri nahi duten ekintzaileei zuzenduak daude. Bestalde, enpresa bat izan eta berritu edo dibertsifikatu nahi dutenentzat ere baliogarriak dira Ekiten Tailerrak.

Denera sei saio izango dira, asteazkenero goizeko 9:30etik 13:30era, 2016ko azaroaren 9an hasi eta abenduaren 13ra bitartean. Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz) ospatuko dira saio guztiak.

Landuko diren saio eta edukiak aurreratu duten bezala sei saiotan banatuta egongo dira. Lehenengo saioan, autoenpleguaren ezaugarriak eta bideragarritasun plana landuko dira. Bigarren saioan, ni ekin-tzaile izenburupean, abileziak, ezagutzak, jarrera, erronka eta abar aztertuko dira. Hirugarren saioan, ideiatik negoziora nola pasa landuko da, canvas eta nere balio erantsia aztertuz. Laugarren saioan, Innovox tailerra egingo da, negozioarentzako ideia berritzaileak garatzen. Bosgarren saioan, bideragarritasun tailerra burutuko da, bideragarritasunaren simulazioa, programa informatikoarekin eginaz. Azken saioa, seigarrena, komunikazio gaitasunak lantzeko erabiliko da, negozioa ezagutzera emateko trebetasun eta erremintak aztertuz.

Urola Kosta Udal Elkarteak honelako beste tailer bat antolatu zuen udaberrian. Oraingoan parte hartu nahi dutenak informazio zabalagoa eta izena emateko bidea Elkartearen egoitzan topatuko dute, bertako Enpresa Sustapeneko Zerbitzura jo behar da (Urdaneta bidea 6, Zarautz).

Telefono bitartez zenbaki honetara deituz ere egin daiteke 943.89.08.08 edo bestela posta elektroniko helbide honetara idatziz enpresasustapena@urolakosta.eus.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate