Diario Vasco

Lehen sorospenak mendian Felix Zubiarekin, gaur, Mendi Astearen barne

Gaur arratsaldeko 19:00etan Felix Zubia sendagileak 'Lehen sorospenak mendian' izenburupean ikastaro interesgarria emango du Gaglon. Jakina da aditua dela gai hauetan eta Mendi Astearen barne kokatzen dela gaurko saioa.

Bihar, berriz, 'Lehoinabarraren aztarna' dokumentala eskainiko dute, eta ondoren Andoni Ormazabalek hitzaldia emango du haren inguruan. Saioa 19:30ean hasiko da Gaglon.

Igandean, Urbiara

Eta iganderako Urbiara egun pasa dago antolatuta. Parte-hartzaileak goizeko 08:00etan irtengo dira autobus geltokitik eta 17:00ak inguruan itzuliko dira Getariara.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate