Diario Vasco

Buruntzaldeako ibilbideen IX. Eguna izango da igande honetan

Pasa den astean egin zen aurkezpena Lasarte-Orian.
Pasa den astean egin zen aurkezpena Lasarte-Orian.
  • Aurten ere bost ibilbide ezberdin daude aukeran, guztiak landako paisaiatik barrena

Buruntzaldeko udalek antolatuta, igande honetan, Burun-tzaldeko Ibilbideen IX. Eguna ospatuko da, 09:00etatik 14:00etara. Horrekin Buruntzaldeko Ibilbideak proiektua, lehiatzeko ez den eta edozein publiko motarentzat egokia den kirola egiteko eta eskualdea bera eta bere landa-ingurune naturala ezagutzeko aukera ematen duena, sustatuko da. Bost ibilbide ezberdin daude aukeran. Guztiak, landako paisaiatik barrena paseoaz goza-tzeko, belardiak eta basoak zeharkatuz eta baserri, baseliza, karobi eta natura nahiz kultura aldetik interesgarriak diren beste leku batzuetara hurbilduz.

Herrietan ibilbide-zati bakoitzaren inguruko trazatuak, profilak eta distantziak erakusten dituzten panelak, eta norabideak eta distan-tziak markatzen dituzten geziak eta zuinak daude. Seinale horiek guztiak udalerri bakoitzaren identifikazio-koloreak aintzat hartuz ipinita daude (LasarteOria: urre zaharra; Urnieta: berdea; Usurbil: laranja; eta Andoain: urdina); hala, seinale bat bidean ikusten dugunean zein ibilbidetan gauden jakingo dugu.

Aurtengo edizio honetan ere bost ibilbide egiteko aukera izango da: Andoain-Lasarte-Oria, Andoain-Urnieta, Andoain-Usurbil, Lasarte-Oria-Urnieta eta Lasarte-Oria-Usurbil.

Zehazki esanda aukeran dauden ibilbideak ondoko hauek dira: Urdina eta urre zaharra: Andoain-Lasarte-Oria. 7,9 kilometroko luzera du; oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoak beharrezkoak dira. Ibilbide honek bi aukera eskaintzen ditu: bat Buruntza mendiko gailurra eginez, San Roke ermitatik barrena, eta bestea Buruntza mendia gerritik inguratuz. Urdina eta berdea: Andoain-Urnieta. 4,8 kilometroko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoak beharrezkoak dira. Berdea eta laranja: Andoain-Usurbil. 14,9 km-ko luzera du (luzeena da); oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoa beharrezkoa da. Urre zaharra eta berdea: Lasarte-Oria-Urnieta. 3,9 km-ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoak beharrezkoak dira. Urre zaharra eta laranja: Lasarte Oria-Usurbil-Aginaga. 9 km-ko luzera du (Santuenea auzotik barrena Aginagako Mapil ingururaino); oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.

Kontrolguneak

Goizeko 9:00etatik 14:00ak bitartean ibilbide desberdinak egiteko aukera izango da. Herri bakoitzean kontrolgune bat egongo da, argibideak eman eta mokaduak eta edatekoak banatzeko. Usurbilen Santueneako auzoan, Zorrotzeko zubiaren parean eta Aginaga auzoan, Mapil baserriaren ondoan egongo dira kontrolak; Andoainen, Udaletxe azpian; Lasarte-Orian, San Pedro elizaren ondoko plazan eta Urnietan, udaletxe azpian. Partaide bakoitzari abiatzen denean txartel bat emango zaio, abiatzen den lekuko zigiluarekin; partaide batek bi ibilbide eginez gero, egunaren oroigarria den riñonera bat jasoko du opari. Salbuespena Andoain-Usurbil ibilbidea da, bietako edozein norabidean eginez gero riñonera lortuko baitu.

Bukaeran autobus zerbitzua izango da norbera abiatu den herrira bueltatzeko; zerbitzu hau erabiltzeko, derrigor, hasieran jasotako txartela zigilatua aurkeztu beharko da. Aginaga (Ezpaldiko gasolindegia), Usurbil (San Inazio errotondan), Lasarte-Oria (Dorretxeko biribilgunean, Andoain (Goiko plazaren atzealdean) eta Urnieta (Kiosko geltokian) izango da autobusaren ibilbidea eta 12:00etan, 13:00etan eta 14:00etan irtengo da autobusa Aginagatik. 7 minuturen ondoren Usurbilen izango da eta 15 minutuko tartean gainontzeko geltoki bakoitzean geldialdia egingo du.

Berrikuntza bat

Aurtengo honetan, berrikuntza modura, ibilbide guztiak mugikorrean edo eskuan eramateko aukera izango da. Rafa Cabanillasen lankidetzari esker, ibilbide ezberdinei buruzko informazio guztia, Burun-tzaldeko web orritik telefono mugikorrera deskargatu daitekeen aplikazio bat garatu da. Hori egiteko formatu hauek erabili daitezke: 'Pdf' (ibilbideen informazioa paperean inprimatzeko aukera ematen du), 'gps' (dagozkion track-ak barne), edo Buruntzalderako zehazki egindako 'app' bat (Route You). Beraz, aplikazio hau lortu nahi duenak Buruntzaldeako web gunera jo beharko du.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate