Borrar

Raimundo Atxaren argazki-erakusketa kultur etxean

PPLL

Domingo, 16 de octubre 2016, 00:53

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Pintore zarauztar baten ezizen artistikoa da Raimundo Atxa. Ramon Arantzabal da, berez, baina bere arte-lanerako Raimundo Atxa izena erabili du beti.

Raimundo Atxak Orion dauka pintura-estudioa eta lehen ere egin izan du erakusketaren bat herriko kultur etxean. Pintura-lanak egiten hasi zen; baina, azken aldian, argazkigintzan ere ari da, argazkiekin collageak-eta egiten.

Bestalde, Orioko Curriculuma Sortzen taldeak bultzatuta, autopista azpiko zutabeak margotu zituzten Orioko haurrek 2014an, herriko gaiak erabiliz. Raimundo Atxak argazkiak egin dizkie haurrek egindako irudiei eta horiek erakutsiko ditu 'Graffiti' izeneko erakusketan. Guztira, 25 bat argazki erakutsiko ditu. Erakusketa hilaren 17tik 28ra izango da zabalik kultur etxean, goizez eta arratsaldez: 10:30etatik 13:00etara eta 16:30etatik 20:00etara.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios