Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Orion ospatuko diren ekitaldiak iragartzen dituen kartela.
'Konponbidean al goaz Orion?' gaiari erantzun asmoz ekitaldiak antolatu dira

'Konponbidean al goaz Orion?' gaiari erantzun asmoz ekitaldiak antolatu dira

Bizitzan indarkeriak nola eragin dezaken gaia jorratuko da datozen hiru ostegunetan Salatxo aretoan

PPLL

Domingo, 16 de octubre 2016, 00:52

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

2015ean Udalak gonbita egin zien herriko lagun batzuei, jatorri politikoko indarkeriak eragindako sufrimenduaz hitz egiteko. Udalak herritarrei egindako dei zabalari sei lagunek erantzun zioten eta horiek hainbat bilera egin dituzte dagoeneko, gaiaz aritzeko. Udaleko talde politikoek, beren aldetik, gaia landu dute elkarrekin eta egina dute bide bat, modu paraleloan.

Ibilbide horretan indarkeria politikoak eta terrorismoak gure eguneroko bizitzan eragin dituen ondorioetan zentratu dira eta parte-hartzaileek beren bizipenak konpartitu dituzte, nork bere sufrimenduak azalduz eta besteenak entzunez. Esperientzia interesgarria izan da eta, orain, herriari zabaldu nahi diote eta jende gehiago gonbidatu parte hartzera.

Parte hartzea zabaldu

Udalak uste du garrantzizkoa dela parte-hartzea zabaltzea eta ahalik eta herritar gehien inplikatzea prozesu honetan. Horrela bakarrik lortu daiteke bizi izan dugun sufrimenduari hitzak jarri, elkarren minak eta arrazoiak entzun eta gogoeta konpartitu bat egitea.

Herritarren inplikazioa lortzeko ahalegin horretan, Udalak eta herritarren talde horrek, Bakeola zentroaren laguntzarekin, hiru ekitaldi antolatu ditu, Konponbidean al goaz Orion? izenpean. Hau dela eta, hiru ekitaldi, segidako hiru ostegunetan antolatu dira Orion.

Lehendabizikoa datorren ostegun honetan, hilaren 20a, arratsaldeko 19:00etan, Salatxo aretoan, zine foruma, 'Mujeres en construcción' filma. Ondorengo ostegunean, hilaren 27an, bigarren zineforuma toki eta ordu berdinean, 'Glencree' dokumentalaren emanaldia. Eta azken ekitaldia azaroaren 3rako iragartzen zaigu, baita ere 19:00etan Salatxo aretoan, oraingo honetan tailerra, 'Oriotarren ordua da' izenburupean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios