Diario Vasco

Irakoitz Etxeberriak ez du Orion jarraituko

Orioko patroiak agur esango dio bere postuari.
Orioko patroiak agur esango dio bere postuari. / DV
  • Orio Arraun Elkartean 23 urte eman ondoren, agurra eman diote

Irakoitz Etxeberriak ez du jarraituko Orioko traineruko patroi bezala. 23 urte egin ditu Irakoitz-ek Orioko elkartean, baina Jon Salsamendik pisu gutxiagoko patroia behar omen du. Irakoitz-ek 63 kilo besterik ez ditu pisatzen, baina entrenatzaile berriak 60 kilotako traineru gidaria nahi du, hiru kilo gutxiagorekin. Kontua da Irakoitz-ei agurra eman diotela.

Ez dakigu nor etorriko den Oriora, baina badirudi Gorka Aranberri izango dela patroi berria, Salsamendirekin Urdaibaien ibili den zarauztarra.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate