Gaur, Urmenetaren mintzaldi ilustratua San Prudentzion

Ekimenaren kartela. /
Ekimenaren kartela.

Ekimen interesgarri bat antolatu dute gaur eguerdirako SanPrudentzioko Lagunak, Asisko Urmenetak mintzaldi ilustratua emango bai du auzoan. Landuko den gaia honakoa da 'Euskaldunok nola irudikatzen ditugu gure lehen auzoak?' Irudia eta hitzen konfliktua jorratuko du Urmenetak solasaldi honetan. Hitzaldia San Prudentzioko ermitan egingo da 12:00etatik aurrera eta ondoren auzotarrek hamaiketakoa ere eskainiko diete bertaratutakoei. Asisko Urmeneta Otsoa Errarteko (Iruñea, Nafarroa, 1965) komikilari nafarra da. Bere lehen pausoak komikilari gisa, Napartheid-en eman zituen. Prentsa kolaborazioak egin ditu eta Zazpiak Batman kolektiboko kidea da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos