Diario Vasco

Talaien ibilbidearekin hasiko da Mendi Astea

San Anton. Biharko ibilbidean bertatik pasa eta hamaiketakoa ere egingo dute.
San Anton. Biharko ibilbidean bertatik pasa eta hamaiketakoa ere egingo dute. / AMAXKAR
  • Bihar hasi eta datorren igandera bitartean ibilaldiak, ikastaroak eta proiekzioak antolatu dira

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

¡Moda y complementos con diseños originales!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda urbana para hombre y mujer

Hasta 80%

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Zapatos y botines de piel para hombre

Hasta 70%

Grandes descuentos en calzado

Hasta 80%

Selección de joyas exclusivas para hombre y mujer

Hasta 70%

Porque el descanso es salud

Hasta 80%

¡Joyas de tus marcas favoritas!

Hasta 80%

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Bihar bertan emango zaio hasiera 2016ko Mendi Asteari gurean. Astebeteko ekitaldi sorta prestatu dute eta lehendabizi ibilaldi bat antolatu da, 'Talaien ibilbidea' izenburupean. Goizeko 9:00etan emango zaio hasiera ibilbideari eta bidean ikusten denaren inguruko azalpenak Xabier Alberdi ezagunak emango ditu.

Xabier historialaria da eta beti ikertu izan ditu gure itsasoarekin lotutako kontuak. Aditua da beraz gai honetan eta bere azalpenak oso interesgarriak izango dira. Goiz ederra igaro, ibilaldi polita burutu eta amaieran indarrak berritzeko hamaiketakoa ere iragartzen dute, San Anton mendian eguraldiak lagun-tzen badu.

Asteazkenean, hilak 19, ikastaro bat iragartzen dute. Gaglon burutuko da eta arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera. Bertan izango da Felix Zubia sendagilea (agian bertsolari bezala ere ezaguna egin daitekeena) eta berak ondo menperatzen duen inguruko ikastaro bat emango du, 'Lehen sorospenak mendian' izenburua eramango duena. Mendizale ororentzat oso interesgarria izango da zalantzarik gabe berak kontatuko duena oraingo honetan, sarritan arazoren bat topa dezakete mendira joatean eta ikastaro honetan eman behar diren urrats zuzenak ikasi ahal izango dira aditu baten eskutik.

'Lehoinabarraren aztarna'

Izenburu hau daraman dokumentala ikusgai izango da ostegunean, hilak 20, arratsaldeko 19:30ean Gaglon. Bertan egongo da Andoni Ormazabal eta berak azalduko ditu dokumentalaren xehetasunak.

Andonik bere anai Xabier du protagonista dokumentalean. Xabierrek 'Elurretako Lehoinabarra' titulua lortu zuen oso gazte, lehengo Sobiet Batasunean 7.000 metrotik gorako bost tontorrak igotzeagatik baina 2004an zendu zen, Cho Oyun, 23 urterekin. Andonik dioenez, «lan honek Xabi bere mendi ibilbidetik harago ezagutzeko aukera ematen du. Xabiren izaera, abenturak eta istorioak haren ahotik eta haren bidelagunen ahotik entzunez bizitzeko aukera. Anaiaren bizitzaren laburpen txiki bat da, eta oroitzapenean bada ere, Xabi bera bizirik mantentzeko modu bat ere bai».

Eta Mendi Asteari bukaera emateko, datorren igandean, hilak 23, Urbiara egun pasa bat egingo da. Irteera goizeko 8:00etan emango zaio autobus geltokitik. Urbian eguna pasa eta itzulera arratsaldeko 17:00ak inguruan izango da. Bertara joan nahi dutenak jakin dezatela 10 euro ordaindu behar direla. Izena emateko bi aukera daude, alde batetik Harritarte dendan edo bestetik Turismo bulegoan ( astearte eta ostegun artean, 09:30etatik 13:30etara, kontutan izanik astelehenean itxita egongo dela).

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate