Diario Vasco
Euri-urak banatzen.
Euri-urak banatzen. / AMAXKAR

Otegi-Gaztañagak egingo ditu euri-urak desbideratzeko azken faseko lanak

  • Esleipena egin ondoren laster hasiko dira obrak eta behin amaitutakoan lehengo ur arazoak saihestuko dira

Aurtengo aurrekontuetan partida garrantzitsuenetako bat, 434.000 euro, euri-uren banaketako 3. fasea egiteko egokitu zen. Azken urteetan beste bi faseak burutu ziren eta azken honekin erabat banatuta geratuko lirateke eta ur arazoak saihestuta geratuko dira.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean joan den urriak 4an argitaratu zen azken fase hau egiteko obren esleipena. Bertan adierazten den bezala, 2016ko irailaren 28an egindako bileran Udalbatzarrak hartutako erabakiaren bidez esleipena Construcciones Otegi-Gaztañaga S.L.ri ematen zaio.

Zenbateko garbia gainera 237.911,15 eurokoa izango da, BEZa gehituta (56.961,34) denera aurrekontua 287.872,49 eurotakoa izango da. Lehen fasean alde berria eta zaharraren arteko hodien berritzea egin ziren ur zikin eta euri uren banaketarekin batera. Gero bigarrenean euri jasa handiekin gertatzen den tapoi efektua ekiditea lortu da eta laster hasiko den azken fasearekin arazo guztiak konponduta uztea espero da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate