Diario Vasco

Keta Babyautok Soraluzen liderraren aurka jokatzen du gaur

Indaux taldeak bigarren partida jokatzen du bihar.
Indaux taldeak bigarren partida jokatzen du bihar. / AMAXKAR

Gaur, arratsaldeko 17:30ean Ezozia futbol zelaian hasiko da Getariako Keta Babyauto eta Soraluzeren arteko norgehiagoka. Gorengoen Mailako bosgarren jardunaldia jarriko da jokoan eta getariarrak liderra izango dute aurrean, lau partida jokatu eta beste horrenbeste irabazi dituen taldea. Gol gutxi egiten ditu Soraluzek baina jaso oraindik gutxiago, bakarra lau partida jokatu ondoren eta egindakoak bost. Ketak berriz, sei gol egin ditu baino zazpi jaso.

Seniorrak plaierotan

Bihar goizeko 10:15ean hasita Hondartzako Futbol Txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute senior mailan eta bertan izango dira Balearri Elkano Arrandegia eta Indaux. Neskak Katixaren aurka jokatuko dute lehenengo zelaian eta mutilak berriz Asergroup izango dute aurkari seigarren zelaian.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate