Diario Vasco

Eskubaloi partida ugari Oiardon

Jubenilak. Mutilek etxetik kanpo jokatuko dute bihar goizean.
Jubenilak. Mutilek etxetik kanpo jokatuko dute bihar goizean.

Eskubaloiak ere tarte zabala izango du asteburu honetan herrian. Usurbil Kirol Elkarteko hainbat talde izango dira etxean jokatuko dutenak eta etxetik kanpo jokatuko duten taldeak ere izango dira.

Gaur goizean eskolarteko neurketak ikusteko aukera izango da Oiardo kiroldegian. Alebin neskek jokatuko dute 9:30ean. Infantil nesken B taldeak Pulporen aurka jokatuko du 10:30ean, infantil mutilen D taldeak Ereintzaren aurka 11:45ean eta B taldeak Elgoibarren aurka 13:00etan.

Arratsaldean, berriz, emakumezkoen taldeen neurketak ikusteko aukera paregabea izango da kiroldegian. Euskal ligako kadete eta jubenil mailako taldeek Kukullaga klubeko taldeen aurka neurtuko dituzte indarrak. Herriko bi taldeak Aiala Zarautz-en aurka euren partidak galtzetik datoz eta berriz ere garaipenaren bidea berreskuratu nahiko dute. Kadeteek 15:45ean jokatuko dute eta jubenilek 17:30ean.

Gaur arratsaldeko azken neurketa Zilarrezko Ohorezko mailako emakumezkoen senior mailako taldeak jokatuko duena izango da. 19:30ean hasita hauek ere Kukullagaren aurka jokatuko dute. Herriko taldeak pasa den asteburuan galdu zuen Beti Onak taldearen aurka lehen partida, baina hala ere sailkapeneko 3. postuan kokatuta daude. Gaur, 19:30ean aurrez aurre izango duten taldea, berriz, 7. postuan dago 2 puntu gutxiagorekin.

Euskal liga jokatzen ari diren kadete eta jubenil mutilek, berriz, etxetik kanpo jokatuko dute bihar, Donibane kiroldegian hain zuzen ere. Ereintza taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak, kadeteek 10:30ean eta jubenilek 12:00etan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate