Diario Vasco

'Usurbil Herri Anitza' jaia izango da bihar egun osoz

Jakiak. Jatorri desberdinetako herritarrek prestatutakoak dastatzeko aukera izango da.
Jakiak. Jatorri desberdinetako herritarrek prestatutakoak dastatzeko aukera izango da.
  • Aniztasunaren balioa aldarrikatu eta plazaratu nahi dute hainbat herritarrek eta udalak

Herritar talde batek eta Usurbilgo udalak 'Usurbil, herri ani-tza' antolatzen hasi zen lehen aldiz duela bi urte eta aurten ere jarraipena izango du ekimen honek, 3. edizioa ospatuko baita. Usurbilgo kultur aniztasuna errekonozitzeko helburua duen jaia bihar izango da egun osoan zehar eta hainbat ekin-tza egongo dira. Hala ere, aurretik beste ekitaldi batzuk ere antolatu dituzte ekimen honen inguruan.

Pasa den larunbataz geroztik erakusketa bat ikusgai dago Sutegi eraikineko erakusketa aretoan. Errefuxiatuen errealitateaz dagoen ezagutza eta kontzientziazio maila jaso nahi ditu erakusketa honek, eta harreraren aldeko gipuzkoar herritarren jarrera handitu, gazteen artean batik bat, arreta berezia eskainiz adingabe eta emakume errefuxiatuen egoerari. Gaur arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara irekita egongo da eta bihar 12:00etatik 14:00etara. Hau Mugak, Grupo Eleuterio Quintanilla eta SOS Arrazakeriak taldeek antolaturiko erakusketa da.

Gaur arratsaldeko 18:00etan, berriz, 'Chertat eta lehoia' saharar ipuin herrikoia entzuteko aukera izango da Santueneako ludotekan arratsaldeko 18:00etan hasita.

Bihar izango den 'Usurbil Herri Anitza!' jaiaren barruan ekintza desberdinak izango dira eguerdian hasi eta gaualdera bitartean. 12:00etan hasiko da jaia herriko dantzariekin egingo den aurkezpenaren bidez. 12:15etan SOS Arrazakeriak taldeak 'Bizilagunak' proiektuaren aurkezpena egingo du eta 13:30etan, jatorri desberdinetako herritarrek prestatutako jakiak dastatzeko aukera paregabea izango da.

Arratsaldean, 16:30ean Txatxilipurdi elkartearen eskutik munduko jolasak eta berbena izango dira eta 18:30ean munduko dantzak eskainiko ditu Amaia Gonzalez Caballerok. 20:00etan hasiko den Son Kandela Musikarte Elkartearen kontzertuarekin amaituko da udalak hainbat herritarrekin batera antolatu duen jaia.

Organo kontzertua

Bestalde, igandean 20:00etan hasita Olimpio Medori italiarraren organo kontzertua izango da Salbatore elizan Gipuzkoako Foru Aldundiak, udalak eta Usurbilgo parrokiak antolatuta. Florentziako San Filippo Neri elizako organo-jotzaile titularra da bera eta Europa eta Hego Ameriketan hainbat kontzertu emandakoa da. Duela 2 urte ere herriko Mutín/Cavaillé-Coll organoarekin kon-tzertua eskaini zuen.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate