Diario Vasco
Olimpio Medori organu-jotzaile italiarra gaur Orion izango da.
Olimpio Medori organu-jotzaile italiarra gaur Orion izango da.

Olimpio Medoriren kontzertua elizan

  • Organu-jotzaile italiarrak gaur iluntzeko 20:00etan joko du Nikolas de Bari eliz parrokian

  • Aintzinako musika entzuteko aukera izango da organu jotzaile handi honen eskutik

Olimpio Medori organo-jo-tzaile italiarrak kontzertua emango du gaur. Bariko San Nikolas parrokiak antolatu du kontzertua, udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Kontzertua elizan izango da eta 20:00etan hasita.

Nor da Olimpio Medori?

Perugiako Francesco Morlacchi musika eskolan eskuratu zuen Organoa eta Organorako Konposizioko titulua, Wijnand van de Pol irakaslearen gidaritzapean. Musika Lizentziatura, berriz, Ferrarako Unibertsitatean lortu zuen ohore gorenekin. Antzinako organo- eta klabezin-musika interpretatzen ikasteko hainbat ikastarotan hartu du parte, nazioartean ospetsu diren honako irakasle hauen ardurapean: T. Koopman, H. Vogel, M. Radulescu, M. Chapuis eta J. B. Christensen. Ezin konta ahala ikastaro egin ditu, beti antzinako musikaren inguruan: Bach-en musikaz, kantu gregorianoaz...

Hiri nagusienetan jo du

Europa, Hego Amerika eta Errusiako hiri nagusienetan jo du, era askotako festibaletan, bai bakarlari eta baita ganbara-talde, koru eta orkestrekin. Balio historiko aparteko organo ugaritan jotzera ere gonbidatu dute azken urteotan. Florentziako Ganbara Orkestrarekin lan egin ohi du eta baita Fiesoleko Vincenzo Galilei orkestrarekin eta Musica Ricercata taldearekin ere.

Diskoetxe, irrati eta telebista askotarako grabatu izan du urteetan zehar; bereziki aipatzekoa da, interpretatzen duen musikagatik eta grabaketarako erabili zen Domeniko di Lorenzo da Lucca-k 1509 eta 1521 artean Florentziako Annuntziata elizarako eraikitako organo monumentala dela eta, Alemaniako Stuttgart hiriko Cornetto Diskoetxeak J. U. Steigleder-en Ricercar Tablatura interpretatuz lehenengo aldiz mundu osorako egindako grabazioa.

Florentziako Rispamio Ente Cassa erakundeak antolatu ohi duen Organo-musikako Nazioarteko Festibaleko aholkulari artistikoa da. Era berean, Prato eskualdeko organoen zaintzarako Elizbarrutiko Batzordeko kide da eta Florentziako San Filippo Neri elizako organo-jotzaile titularra.

Programa

Ondorengoa da organo-kontzertuaren programa: Bach-en 'Kezka handiak ditut' kantatako Sarrera eta Fuga. Franz Liszt (1811-1886); Bezperetarako 4. sonatako 'Poco Andante' zatia. Vincenzo Antonio Petrali (1832-1889); Scherzo sol minorrean, op.49, 2 zkia. Marco Enrico Bossi (1861-1925); Bigarren sonata, op. 71 (Allegro giusto, Poco Andante, Quasi Adagio, Grave Allegro). Marco Enrico Bossi (1861-1925); Comunion, op. 8. Louis Victor Jules Vierne (1870-1937); Preludioa ('24 Pièces en style libre' op. 31tik hartutakoa), Louis Victor Jules Vierne (1870-1937); Kyrierako sarrera, Jean Langlais (1907-1991) eta, Fantasia ('Homenage à Frescobaldi' obratik hartua), berriz ere Juen Langlais. (1907-1991).

Herritar guztiak gonbidaturik geratzen zarete.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate