Diario Vasco

Arrantzale Zaharren Elkarteak Logroñora bidaia antolatu du urriaren 27rako

Arrantzale Zaharren Elkarteak Logroñora bidaia antolatu du urriaren 27rako
  • San Millan de la Cogolla herrian bisita gidatua egingo da, egun bateko irteera honetan

Arrantzale Zaharren elkartea-Jubilatu eta Pensionisten Etxeak bidai berri bat antolatu du hilabete honen amaierarako. Zehazki, datorren urriaren 27an egingo da, ostegunean.

Oraingo honetan Logroñora joango dira. Irteera goizeko 9:00etan izango da eta autobus geltokitik aterako dira. Bidean etenalditxo bat egingo da hamaiketakoa egiteko eta ondoren aurrera jarraituko, eguerdiko 12:30ean San Millan de la Cogolla herrian bisita gidatu bat egiteko.

Gero, 14:30ean inguruan denak bazkaltzera joango dira, Meson Los Ríos jatetxean. Ondorengo orduetan bakoitzak nahi duena egin ahal izango du eta 19:00etan Getariara itzuliko dira denak.

Izena emateko aukera dago datorren urriaren 24a bitartean. Horretarako Laboral Kutxara joan eta Bidaia Kontuan 40 euro ordaindu besterik ez da egin behar. Informazio gehiago eskuratu nahi duzuenok ondorengo telefono zenbakira deitu besterik ez duzue, 607.64.83.76 (Kristobal).

Joan den hilabetean, irailean 26tik 30a bitartean Arrantzale Zaharren elkarteak antolatuta baita, Zamora eta bere inguruak ezagutzera bidaia antolatu zuten eta arrakasta handia izan zuen.

Kinto bazkaria

1949an jaiotakoen kintokoen bazkaria egingo da datorren urriaren 22an, larunbata. Hamaiketakoa Arrantzale Zaharren elkartean egin ondoren, bazkaltzera Askizura joango dira. Bertaratu nahi dutenak 40 euro ordaindu behar dituzte kontu hauetako batean 20955040521066679290 Kutxa edo 303501192931921002786 Laboral.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate