Diario Vasco

'Allí Abajo' telesailerako jende aukeraketa egongo da datorren asteartean

  • Baldintza bakarra, hamabost urtetik gorakoa izatea da

Datorren asteartean, urriak 18, Aizarnazabalgo Lauburu kulturetxeko Ludotekan egingo da 'Allí Abajo' telesailerako jende hautaketa edo castinga.

Ordutegia nahiko zabala da agertu nahi duen ororentzat, goizez, 10:00etatik 14:00etara bitartean eta arratsaldez, 15:30etik 19:30era izango da.

Eskatzen den perfila, 15 urtetik gorakoa izatea da, emakume nahiz gizonezko. Aukeratuak izaten diren pertsonek grabaketa lanak azaroaren bigarren astean izango dituzte eta egun bateko lan ordaindua izango dute.

Jaiotza berriak

Carlota Aiertza Dominguez neskatoa jaio da eta zorionik beroenak lerro hauen bidez bere guraso Susana eta Mikeli; beste neskatoa Maren Egaña Iruretagoiena izan da, zorionik beroenak baita ere bere guraso Aloña eta Unairi eta anaia Mattini.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate