Diario Vasco

Bisita gidatua Museoan 'Balenciaga etxetik kanpo' izenburupean

Ondarearen Europako Jardunaldien barne, datorren larunbatean, urriak 15 euskaraz, eta hilak 22an gaztelaniaz, bisita gidatuak antolatu dira doan 'Balenciaga etxetik kanpo' izenburupean.

Balenciagak 1917an ireki zuen goi-mailako joskintzako aurreneko lantegia, 22 urte baino ez zituenean. Jarduera bizi baten hasiera izan zen hura. Gerora, hainbat etxe zabaldu zituen Donostian, Madrilen eta Bartzelonan. 1936an, Parisen finkatzea erabaki zuen. Haren arrakasta berehalakoa eta eztabaidaezina izan zen bezero, moda-kritiko eta moda-argitaratzaileen artean.

Bisitaren helburua Getariako moda-sortzaileak Frantziako hiriburuan bizi izan zuen bidaldi profesionalera hurbiltzea da, bereziki, haren erroen eraginean arreta jarriz, erakusketa honen bidez: 'Ikatza eta belusa: Ortiz Echagüeren eta Balenciagaren begiradak herri-jantziari'. Plazak mugatuak dira eta izena 943008840 telefonoan eman daiteke.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate