Diario Vasco

Bigarren eskuko arropa hilero salgai jarriko dute Eliz kaleko zentroan

Arropa egoera onean izaten da denda solidario honetan.
Arropa egoera onean izaten da denda solidario honetan. / K.A.

Arropa solidario taldeak antolatuta, larunbatean bigarren eskuko arropa salgai egongo da Eliz kaleko zentroan. Goizeko 10:00etatik 13:30era irekiko dute hau eta oso egoera onean dauden arropak, prezio baxuetan eskuratzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Ekimen honekin, arropa berrerabiltzea bultzatu nahi da, eta ondorioz antolatzaileek herritar guztiei egiten die dei dendara hurbildu daitezen. ume zein helduen arropa egongo da eskuragarri. Talde honen esanetan hemendik aurrera hilero jarriko dute martxan ekimen hau, hileko hirugarren larunbatetan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate