Barbantxo aisialdi taldea berriro ere martxan

Barbantxo aisialdi taldekoak haurrekin aritzen dira lanean. /
Barbantxo aisialdi taldekoak haurrekin aritzen dira lanean.

Aste honetan Iraetan eta Arroabean arituko dira umeekin

K. ARRIZABALAGA

Ostiralean, urriak 14, emango dio hasiera ikasturte berriari Barbantxo Aisialdi Taldeak. Barbantxo haurren heziketan eragin nahi duen aisialdi taldea da. Gaztelekutik diotenez, « Jolasaren bitartez, haurren arteko harremanak sustatu nahi ditugu, euskararen erabilera indartu nahi dugu, haurrei taldean integratzen lagundu, naturarekiko errespetua sustatu...» Hamabostean behin izango dira saioak: hilak 14: Iraeta, 17:30ean eta Arroabean bi ordutegitan, 17:00etan Haur hezkuntzakoentzat eta 18:00etan Lehen hezkuntzakoak; Urriak 21: Aizarna, 16:30ean, eta Zestoan 17:00etan. Iraeta, Arroabea eta Aizarnan, saioak 3 urtetik gorako haurrei zuzenduta egongo dira. Zestoako saioak aldiz, 6 urtetik gorako haurrentzat izango dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos