Diario Vasco

Urolak hiru puntuak eraman zituen partida hasieran sartutako gol bati esker

Oier Idiakez. Kapitaina baloia jokatzeko prest.
Oier Idiakez. Kapitaina baloia jokatzeko prest. / AMAXKAR
  • Lehen zatian bisitariek hobeto jokatu bazuten ere, bigarrenean getariarrek zerbait gehiago merezi izan zuten

Aurreko asteko berdinketari ezin izan zion jarraipena eman Getariako Ketak etxean azken jardunaldian. Goiko postuetan kokaturik zegoen Urola zetorren Mendibeltzera eta jokoari dagokionez alde handirik erakutsi ez bazuten ere, hiru puntuak eraman zituzten 0-1eko emaitzarekin.

Hobeto hasi zien Zumarragakoak. Aireko jokoa kontrolatzen zuten eta getariarrek baloiaren atzetik egin behar izan zuen korrika. Lehen zatian ez ziren txukun ibili Ketakoak eta aukera gutxi sortu zituzten. Urolak, berriz, atzealdeko gaizki ulertu bat baliatu zuen partidako gol bakarra egiteko.

Bigarren zatian ordea gauzak aldatu ziren. Ketak joku landuagoa erakutsi zuen eta aukerak pixkanaka iritsi ziren. Azken 20 minutuak Urolakoen zelai zatian jokatu baziren ere, gola ez zen iritsi. Aukera garbiak izan arren bere horretan geratu zuen emaitza. Datorren larunbatean Soraluze liderrari egingo dio bisita Keta Babyautok, 17:30ean hasiko den norgehiagokan, Ezozia futbol zelaian.

Jubenilek, berriz, garaipen bikaina lortu zuten Lengokoaken aurka. 8-0eko emaitzarekin gailendu ziren eta goranzko bidean doaz. Goleatzaileak, bina golekin, Igotz Irigoien eta Adrian Paredes izan ziren, eta gol banarekin Agoitz Zubizarreta, Paulo Eizagirre, Gorka Azpeitia eta Aratz Lertxundi.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate