Diario Vasco

'Goazen kalera' ekimena martxan jartzera doaz

Herri lanak. Azken asteetan herri lan desberdinak egin ditu udalak, besteak beste bideen asfaltatzeak.
Herri lanak. Azken asteetan herri lan desberdinak egin ditu udalak, besteak beste bideen asfaltatzeak.

Colección moda técnica para hombre y mujer

Hasta 80%

¡Semillas, macetas, herramientas y mucho más!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 70%

Deportivas para toda la familia al mejor precio

Las mejores marcas a los mejores precios

Colección en piel de bolsos y zapatos de diseño

Hasta 70%

Selección de botas, botines y zapatos para mujer

Hasta 70%

Calzado de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

Calzado de piel al mejor precio

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Hasta 70%

Diseños exclusivos en bolsos de piel

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Complementos y juguetes eróticos.¡Mantén viva la pasión!

Hasta 80%

Herriko nagusienen edota dibertsitate funtzionala duten usurbildarren osasuna zaindu asmoz, Usurbilgo Udalak, beste eragile ba-tzuekin batera, 'Goazen Kalera' ekimena martxan jarri du. Ekimen horren bitartez, herritik zehar joango diren ibilbide ezberdinak planteatuko dira, ohitura osasuntsuak bultzatuz. Horretarako, asteazkenero, 11:00etan, Artzabalen izango dute hitzordua partehartzaileek.

Lehen ibilaldia urriaren 19rako iragarri dute antolatzaileek, eta 2017ko ekainean bukatuko da. Nahiz eta edonork duen ibilaldi horietan parte hartzeko aukera, bereziki adineko pertsonentzat eta dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat bideratu da ekimena. Horretarako, herrigunetik lau ibilbide zehaztu dituzte antolatzaileek, eta astero bat egingo dute. Horrez gain, asteazkenero ibilbideak egiten dituzten heinean, zigilu batekin partehartzaileen txartel propioak markatuko dira, eta aldizka 'Hurbilago' merkatari eta ostalari elkartearen eskutik sorpresatxoak egongo dira.

Herriko eragileen laguntza

Astero, ibilbidea bukatu ondoren, mokadutxo bat jateko aukera egongo da Artzabalen bertan. Eguraldi txarra eginez gero, partehartzaileak Artzabalen bertan geratuko dira, gorputza eta osasuna zaintzeko ariketak eginez.

Ekimenak babes zabala jaso du eragile zein erakundeen aldetik. Usurbilgo Udalaz gain, Hurbilago merkatari eta ostalari elkarteak, Eusko Jaurlaritzak eta Osakidetzak parte hartu dute. Horrez gain, Gure elkarteak, Gure Pakea eta Arrate jubilatu elkarteak, DYAk, Udarregi ikastolak, Lanbide hastapenak edota odol emaileek ere laguntza baliogarria eskaini dute.

Bestalde, zenbait hirigintza lan burutu ditu udalak azken asteetan. Hala nola, Donostiako bidea, Burnigurutze ingurua, Txantxon ingurua eta Urdaira-Tellegindegi bideen konponketa eta asfaltatzea aurrera eraman dute, Mahaspildeko aparkalekuan dagoen arketa ere berritu egin da, Etxealdiako dantza taldekoen lokalaren eraberritu dute; Egiluze, Urkamendi eta Haraneko ur matxuren konponketa ere eginda eta haizeak puskatutako Zumarte Musika Eskolako kanaloiaren eraberritzea ere egin dute.

Usurbilgo txanpona

Gaur eta ostegunean, herriko saltokietan herriko txanponarekin erosketa egin ahal izateko baliagarri diren Usurbilgo txanponak eskuratzeko aukera izango da. Nafarroako Rural Kutxaren bulegoan eskuratu ahal izango dira gaur 12:00etatik 14:00etara eta ostegunean Potxoenean 18:00etatik 20:00etara. Bezero bakoitzak gehienez 5 txanpon eskuratu ahal izango ditu. Gogoratu behar da, udalak eta Hurbilagok martxan jarri zuten egitasmo honen bidez, Usurbilgo txanponarekin ordainduta %10 merkeago egin daitezkeela erosketak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate