Diario Vasco

Orio Arraun Elkarteak ontzi uretaratze marka guztiak gainditu ditu

Mutilen. Lehen traineruak azken denboraldi honetan ez du garaipenik lortu. Ea datorrenean...
Mutilen. Lehen traineruak azken denboraldi honetan ez du garaipenik lortu. Ea datorrenean...
  • Kirol memoria aurkeztu berri du elkarteak; azken denboraldi honetan 588 ontzi aurkeztu ditu estropadetan eta 4.374 pertsona mugitu

Orio Arraunketa Elkarteak denboraldia amaitu du eta aurkeztu berri du kirol memoria definitiboa, 31 orrialdetako memoria. Orrialde horietan jasotzen da 2015-2016 denboraldian Orioko Arraun Elkarteak egindako lan mardula, bai estropaden antolaketan, bidaietan, estropadetako emaitzak eta garaipenak... Eta aipatzakoa, aurten ontzi-uretaratze eta pertsonal mugimenduaren marka guztiak hautsi direla.

Denboraldian zehar, Orioko on-tziek 102 estropadetan hartu dute parte eta horietan 588 ontzi aukeztu ditu elkarteak: arraunketa olinpikoan, bateletan, traineriletan, traineruetan... Konpetizio horietan mugitutako pertsonak kopurua 4.374 takoa izan da, beraz, esanda bezala, marka berria.

102 sari

Bestalde, Orion antolatutako estropadak 13 izan dira. Lortutako sariak 102 (trofeoak+dominak+banderak). Garaipenak urtean zehar 40. garaipen hauen artean, lortutako banderak, 12.

Kirol memoria honetan, azken 5 urteetako datu-taula azaltzen da. Bertan 517 estropada-ekitaldietan hartu dela parte irakur daiteke; 2.440 konpetizio eta aktibitatetan Orioko arraunlariak presente izan direla, eta aurkeztutako ontzi kopurua 2.500takoa izan dela, guztira 19.582 pertsona mugitu izan direla... Era berean, lortutako sariak 519 eta garaipenen artean 105 lortutako banderak.

Guztiak ere, goraipatzeko datuak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate