Diario Vasco

Azaroaren 16a arte zabalik 'Euskaraz Gazte' lehiaketa

Eskolartekoen arteko ipuin lehiaketa ere antolatzen du Udalak.
Eskolartekoen arteko ipuin lehiaketa ere antolatzen du Udalak.
  • Gazte jendearen artean idazteko zaletasuna suspertzea du helburu lehiaketa honek

Herriko udalak urtero antolatzen duen 'Euskaraz Gazte' literatur lehiaketak 23. edizioa du aurtengoa eta lanak aurkezteko epea zabalik dago, eta hala egongo da azaroaren 16a arte.

Lehiaketa honetan 16 urtetik gorako edozein oriotar edo aiarrak parte har dezake eta lehiaketaren helburua horixe da, idazteko zaletasuna suspertzea Orioko eta Aiako gazte-jendearen artean.

Udalak bultzada eman nahi dio aurten lehiaketari, gazte gehiagok parte har dezan lortzeko. Iaz jaitsi egin zen parte hartzea eta udalak ahalegin berezia egin nahi du aurten, lehiaketa indartzeko, bereziki gazteen artean horren berri zabalduz.

Ipuin zein olerki ataletan, 300, 200 eta 150 eurotako diru sariak daude hiru lehenenzat.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate