Diario Vasco
Pintura Eguna.
Pintura Eguna. / AMAXKAR

Asteazkenean Pintura Eguna Guraso Elkarteak antolatuta

Datorren asteazkenean, urriak 12, Pintura Eguna izango da Berdura Plazan herriko Guraso Elkarteak antolatuta. Aurtengo Pintura Egunean bai tailerretan bai lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute herriko haurrek. Goizeko 11:00etan emango zaio hasiera egitarauari tailerrekin. 11:30ean Marrazki Lehiaketan parte hartu nahi dutenek lanean hasteko ordua izango dute. Lehiaketan parte hartu nahi ez dutenek berriz tailerretan jarraitzeko aukera izango dute.

Lehiaketarako arkatzak eta orriak Guraso Elkarteak banatuko ditu eta norberak ekarri beharko ditu margoak. 12:30ean lan guztiak jasoko dira eta 13:30ean sari banaketa egingo da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate