Diario Vasco

Preferente mailako taldeak gaur Andoainen jokatuko du

Orioko talde federatu guztiak martxan dira iadanik.
Orioko talde federatu guztiak martxan dira iadanik. / ETXEBERRIA

Preferente mailako Oriokok gaur arratsaldeko 17:45ean Andoainen jokatuko du, Ubitarte zelaian, Euskaldunaren aurka. Bi taldeek ohorezko erregional mailatik jaitsi ondoren joan den urtean, ondo hasi dute denboraldia eta bien asmoa galdutako maila errekuperatzea da.

Jubenil mailako taldeak gaur arratsaldeko 16:30ean Mendibeltz zelaian jokatzen du, Ekintzaren aurka. Kadeteek atzo jokatu zuten, eta infantilek berriz Matigoxotegin jokatuko dute bihar goizean Kostkas taldearen aurka.

Lurralde mailako emakumeek, bestalde, Añorgan jokatuko dute bihar Luberriren aurka eta kadeteek gaur Andoainen.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate