Diario Vasco

Debanaturak 'Naturan Hezi' proiektua erakutsiko die herritarrei igandean

  • Goizeko hamaiketan egingo da aurkezpena Kultur Elkartean

Naturan Hezi, 2 urte eta erdi eta 6 urte bitarteko umeek naturan jolasteko, esperimentatzeko eta ikasteko proiektua da. Europa iparraldeko baso eskoletan edota hain urruti joan gabe Orendaingo baso eskola edo Mara Mara proiektuetan egongo litzateke oinarrituta.

Naturarekiko identifikazioa

Naturan Heziren oinarri pedagogikoak hauek dira: haurren garapen prozesuei errespetatu, berezko jolas aske eta naturarekiko kontaktua. Izan ere, naturarekiko harreman jarraituak identifikazio eta kidetasun zentsua sortzen du, noizbehinka bisitaldiekin kostata lortzen dena. Horrek suposatzen du ia berehala inguru naturalekiko errespetuzko jarrera eta jokaera bilakatu egiten dela, helduen azalpenak eta bitartekari-tza beharrezkoa izan gabe.

Proiektu honen ekintzak, Debako hondartzan, Alamedan, Casacampoko natur gunean eta herritik gertu dauden basoetan egingo dira. Bertan aurkitzen diren aire libreko espazioak eta bazter naturalak naturarekin harreman estua eskaintzen die partaideei.

Gela Berdea

Alde batetik kostaldearekin, hondartzarekin harremana eta bestetik, landaretzaz beteriko basoak aurki daitezke, non animalia espezie desberdinak bizi dira. Gainera, Osioko erreka edota Debako itsasadarra eskuragarri daude. Horrela Debako inguruak umeen ikasketarako balore handikoa den baliabide naturalak eskainiz.

Eguraldi txarra egiten duenean edo taldearen adinen arabera, aterpea erabiliko da, hau da, Debanaturako Gela Berdea. Lokal horrek gune desberdinak eskaintzen ditu; jarduera plastikoen gunea, egituraketa materialen gunea, motrizitate marduleko gunea eta jolas sinbolikoen gunea. Horrez gain, lokalaren kanpoaldean patio eder bat dago, non aire librean jolasak egiteko aukera izango dute partaideak.

Ate irekiak

Proiektu berri honen aurkezpena igande honetan egingo da Kultur Elkartean. Printzipioz lehengo astean egin behar zen baina bertan bera geratu ondoren igande honetan egingo da. Ate irekiak izango dira beraz, ekintza honetara familia guztia gonbidatuta dago. Aurkezpena eta gero, 'Enseñame pero bonito' dokumentalaren emanaldia egingo da eta ekintzekin amaitzeko Zurrumurru konpainiaren eskutik zirko jolasak eta klown ikuskizunak eskainiko dira 17:30etatik aurrera.

Aurkezpenera hurbiltzeko interesa dutenek , eskatzen da debanatura@hotmail.com posta elektronikoan konfirmatzea edota telefonoz 695.78.35.65 deitzea asistentzia ziurtatzeko.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate