Diario Vasco

Inklusibitatea lantzen duen 'Jendartean' antzezlana kultur etxean

Jendartean. Antzezlaneko talde artistiko osoa.
Jendartean. Antzezlaneko talde artistiko osoa.
  • Gaur gaueko 22:00tan hasita

Osteguna da gaur, baina bihar jai eguna izanik, antzezlan bat ikusteko plana proposatzen du udalak gaur gaueko 22:00etatik aurrera kultur etxean. Berdin-Berdinak kirol elkarteak proposatu eta udalak antolatuta, 'Jendartean' bidaide an-tzezlana hain zuzen.

Antzerkia eta musika uztartzen dituen proposamen artistiko-inklusiboa da gaurkoa: antzerki bat an-tzerkiaren barruan. Bertan antzezle talde anitza agertzen da, 'Egunero gattunk artistak!' obra presta- tzen.

Antzezlanean ikusiko dugu taldean sorkuntza prozesu hori nola bizi duten. Oso denbora mugatua daukate dena prestatzeko eta, ari direla, zailtasunei aurre egin beharko diete, urduri ibiliko dira, eztabaidatu egingo dute, eta abestu ere bai piano baten laguntzaz...

Gai nagusia inklusibitatea da. An-tzezlanak gaiarekiko sentsibilizazioa sortu nahi du eta, modu atsegin batean aurkeztuz, zer pentsatua eman ikusleari: Nolako jendartean bizi gara? Zer da ezgaitasuna edukitzea? Zer da gai izatea?

Antzezlanaren talde artistikoa Ana Elordi, Anabel Arraiza, Satxa Soriazu, Telmo Irureta, Xanti Agirrezabala eta Eugeni Alzibarrek osatua dago. Lagun gonbidatu batzuk ere parte hartuko dute: Ana, Bouchra, Enrike, Irati, Miren...

Sarrera 5 eurotakoa izango da eta lekua mugatua da 120 ikusleren-tzat.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate