Diario Vasco

Lana bilatzeko ikastaroak Urola Kosta Udal Elkartean

  • Bi ikastaro antolatu dituzte: konpetentzien bidez elkarrizketa eta gazteentzako lan plana

Irailean hasi eta urrian jarraituko dute Urola Kostako Udal Elkarteko Enplegu Zentroak antolatutako hainbat ikastaro, lana bilatzeko prozesuan eragina duten alderdiak eta baliabideak lan-tzeko. Ikastaroak Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan izango dira (Urdaneta bidea 6, Zarautz), 9:30etatik 12:30etara.

Ikastaroak

Ondorengoak dira emango diren bi ikastaroak. Lehehengoa, konpetentzien bidez elkarrizketa. Izan ere, elkarrizketa enplegua lortzeko prozesuaren gakoetako bat da. Hautatu nahi den lanbide-profilaren araberako elkarrizketa motak ezagutuko dira urriaren 14an, gaztelaniaz, egingo den ikastaro honen bidez.

Bigarren ikastaroa, gazteentzako lan plana (Gazte Berme sistema). Ekintzailetza eta gazte enpleguaren estrategia. Gazte Berme Sistema, zer da? Onuradunak, sarbide baldintzak, neurriak... Ikastaro hau urriaren 28rako prestatu da.

Informazio gehiago behar duenak eta izenak emateko, Urola Kostako Udal Elkarteko Enplegu Zentroan. Bertara hurbildu edo 943.89.08.08 telefonora deitu edo helbide honetara idatzi: lanpoltsa@urolakosta.eus.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate