Diario Vasco

Keta Babyautok berdinketa ekarri du baina gehiago merezi zuen

Martin Royo. Partida berdintzea lortu zuen.
Martin Royo. Partida berdintzea lortu zuen. / AMAXKAR
  • Partida aldapa gora jarri zitzaien getariarrei lehen zatia atzetik bukatu ondoren baina berdintzea lortu zuten

2-2ko emaitzarekin puntu bat eskuratu zuten getariarrek Intxurreren aurkako partidan, Gorengoen Mailako hirugarren jardunaldian, Alegiako Elorri futbol zelaian joan den larunbat arratsaldean jokatutako norgehiagokan.

Lehen zatia ez zen nahi bezala irten. Grabillazko zelaia denez, beraiek ongi neurtua dute beraien jokoa eta baloi luzeak baliatuz joka-tzen badute ere, min handia egiteko baliabideak dituzte. Alegiarrak jarri ziren markagailuan aurretik. Epaileak penaltia adierazi eta ez zuten barkatu hamaika metroetatik. Gauzak are okerrago jarriko ziren lehen zati amaieran. Epaileak, Intxurreren gola adierazi zuen, baloia guztiz sartu zela adieraziz baina epaileen artean, desadostasunak izan ziren (2-0).

Marrazainak baloia ez zela sartu uzte zuen, zeren jokaldiaren amaieran epaileak gola zela adierazi zuenean, marrazaina bere tokian geratu zen, zelai erdira joan gabe. Bien arteko solasaldiaren amaieran epaile nagusiaren erabakia eman zen ona bezala eta gola markagailura igo zen.

Bigarren zatian lan zaila zuten getariarrek, baina 2 eta 0ko emai-tza berdintzea lortu zuten. Aurrera jo zuen Keta Babyautok, eta beste penalti bati esker, Jon Galarragak aldeak murriztu zituen, 1 eta 2koa ezarriz markagailuan. Getariarren joko bolada ona baliatuz, handik 10 minutura, Martin Royo izan zen binakoa ezarri zuena markagailuan. Partidari buelta emateko aukerak ere izan zituzten baina bere horretan geratu zen norgehiagoka.

Datorren ostiralean, arratsaldeko 19:00etan, Urola jasoko dute Mendibeltzen. Jubenilek berriz, denboraldiko lehen garaipena lortu zuten Donostian. Amara Berriri 1 eta 3 gailendu zitzaion Keta eta orain 4 punturekin daude sailkapenean. Golegileak Insausti, Rodriguez eta Eizagirre izan ziren.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate