Diario Vasco

Xanti Zabaletak nesken traineruaren entrenatzaile izaten jarraituko du

«Gustura gaude emakumezkoen traineruak lortutako emaitzekin. Kontxan banderaren lehian egon da Txiki ontzia eta azken urtean taldeak egindako hobekuntzari jarraipena eman nahi diogu. Horretarako, lehen erabakia hartu dugu: Xanti Zabaletak jarraituko du entrenatzaile lanetan», adierazten digu Orio Arraunketa Elkarteko zuzendaritzatik.

«Gustura gaude»

«Denboraldia amaitu berritan proposatu genion Zabaletari entrenadore postuan jarraitzea. Egun hauetan taldearen etorkizunaz aritu gara hizketan eta gustura gaude Zabaletak gure proposamena onartu duelako».

Zuzendaritza taldea entrena-tzailearekin eta arraunlariekin elkarlanean ari da denboraldi berria prestatzen. Zabaletak lan ona egin dezake etorkizunean. «Gaur arteko esperientziak hala erakutsi digu eta fede osoa dugu bere lanean».

Mutilen entrenatzailea nor izango den zehazteke dago.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate