Diario Vasco

Etxeko partidetan nagusi herriko eskubaloi taldeak

Oiardon. Bertan jokatutako lau partidetan garaipenak izan ziren.
Oiardon. Bertan jokatutako lau partidetan garaipenak izan ziren.
  • Senior mailako biek garaipena lortu zuten eta kadete eta jubenil mailan lau norgehiagokatatik hiru irabazi zituzten

Calzado técnico running y trail para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Calzado y complementos de piel para hombre y mujer

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Renueva tus básicos y luce piernas esta temporada

Hasta 80%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección de botas, botines y australianas

Hasta 80%

Moda para hombre y mujer al mejor precio

Hasta 70%

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

Lleva contigo a tus personajes favoritos

Las mejores marcas a los mejores precios

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Todo el menaje que necesitas al mejor precio!

Hasta 70%

Primeras marcas en menaje para el hogar

Hasta 70%

Bolsos y complementos de piel

Hasta 80%

Renueva tu comedor con muebles de diseño al mejor precio

Hasta 70%

Sea cual sea tu estilo hay una chaqueta de piel para ti

Hasta 70%

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

Usurbil Kirol Elkarteko eskubaloi taldeek emaitza onak lortu dituzte asteburu honetan. Oiardo kiroldegian jokatutako 4 partidetan, behintzat, garaipenak lortu zituzten. Kadete eta jubenil mailako nesken eta mutilen taldeek Euskal ligako 1. jardunaldia izan zituen jokoan. Nesken taldeek kiroldegian jokatu zituzten euren partidak Errotabarri taldearen aurka eta biek garaipena lortu zuten. Kadeteek jokatu zuten lehendabizi eta 19-17 irabazi zuten. Ondoren jubenil mailako taldearen tanda izan zen eta hauek errazago nagusitu ziren, 35-17.

Mutilen taldeek, berriz, Urdulizen jokatu zuten larunbatean eta emaitza desberdinak lortu zituzten. Kadete mailako taldeak garaipena lortu zuen, 25-33, baina jubenil mailako taldeak ezin izan punturik eskuratu, 33-28 galdu baitzuten.

1. Lehen Nazionaleko senior mailako gizonezkoen taldeak, berriz, ligako lehen garaipena eskuratu zuen larunbatean Oiardo kiroldegian. 2. jardunaldia izan zuten jokoan eta BM. Barakaldo taldearen aurka 21-20 irabazi zuten usurbildarrek.

Parekotasun eta emozio handiko neurketa izan zen. Hasieran kanpoko taldea 0-3 aurreratu bazen ere, 8. minuturako 4-4 berdinduta ziren eta hortik aurrera berdinketa ugari izan ziren, atsedenaldira Usurbil KE. 10-9 aurretik iristeko.

Bigarren zatian ere bide beretik joan zen partida 16. minutu aldera arte. Orduan Barakaldo 16-18 jarri zen aurretik eta usurbildarrek bi jokalari gutxiagoz jokatu behar izan zituzten hurrengo minutuak, baina hala ere partidari buelta ematea lortu zuten. Azkenean 21-20 irabazi zuten.

Zilarrezko Ohorezko mailan jokatzen ari den senior emakumezkoen taldeak, berriz, sendo jarraitzen du liga hasiera honetan. Igandean jokatu zuten ligako 3. partida eta hirugarren garaipena eskuratu zuten Eharialdea taldearen aurka 29-25 irabazi ostean.

Markagailuak bestelakorik badio ere emozio handiko neurketa izan zen. Lehen zatiko azken minutuetara arte berdinketa ugari izan ziren, baina atsedenaldira iritsi aurreko azken minutuetan usurbildarrek partidako alderik handiena lortu zuten, 15-12 iritsiaz atsedenaldira.

Bigarren zatiaren hasieran, berriz, Usurbil Kirol Elkarteak norgehiagoka erabakita utzi zezakeela zirudien, 17-13 eta 19-14 aurretik izan baitziren, baina Eharialdeak ez zuen etsi, eta aldea gol bakar batera murriztea lortu zuten 10. minutuan, 19-18. Hala ere, herriko emakumezkoen taldeak sufritzen badakiela erakutsi zuen eta berriz ere aldea handitzen hasi zen pixkanaka pixkanaka. Azkenean 29-24 irabaziaz.

Honenbestez, sailkapeneko buruan jarraitzen dute Logroño Sporting La Rioja eta Aiala Zarautz taldeekin batera jokatutako 3 neurketak irabazita.

Usurbil Futbol Taldea

Usurbil Futbol Taldeko 1. Erregional mailako taldeak ligako lehen garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean Donostiako Herrera futbol zelaian Asoleus taldearen aurka. Usurbildarrek 1 eta 3 irabazi zuten eta pixkanaka maila berriari neurria hartzen hasiak direla dirudi lehen jardunaldian galdu ostean , azken 2 partidetan 4 puntu eskuratu baitituzte.

Ezin berdina esan 1. jubenil mailako taldearengandik. 3 jardunaldi jokatu ostean puntu bakarrarekin dira sailkapenean. Ostiralean jokatu zuten 3. jardunaldiko neurketa eta markagailuan aurretik joan arren, 4-2 galdu zuten Urnietaren aurka.

Azkenik, 1. kadete mailako taldeak 1-2 galdu zuen Antigua-Luberri taldearen aurka Harane futbol zelaian.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate