Diario Vasco

Balenciaga Museoak erakusketa berria zabalduko du aste honetan

Museoak erakusketa berria zabalduko du ostegunean.
Museoak erakusketa berria zabalduko du ostegunean. / AMAXKAR
  • 'Ikatza eta belusa. Ortiz Echagüeren eta Balenciagaren begiradak herri-jantziari', izenburupean ikusgai 2017ko maiatza bitartean

Cristobal Balenciaga Museoak 'Ikatza eta belusa. Ortiz Echagüeren eta Balenciagaren begiradak herri-jantziari' aurkeztuko du aste honetan eta datorren ostegunetik, urriak 6, eta maiatzaren 7a bitartean erakusketa ikusgai izango da museoaren egoitzan. Aldi baterako erakusketak herri-janzkera du ardatz, eta ezagutarazten du zer-nolako ikuspegi artistiko-dokumentala zeukaten Ortiz Echagüek eta Cristobal Balenciagak janzkera horren inguruan, eta nola egin zuten haren berrikuspen estetikoa: Espainia tradizionalari buruzko argazki-erretratuetan, lehenak, eta goi-mailako joskintzako sorkarietan, bigarrenak.

Getariako museoan, bi artista horiek herri-janzkerari gorazarre eginez sortutako 80 obra baino gehiago egongo dira ikusgai. Janzkera hori galtzen hasia zen XX. mendearen lehen hamarkadetan, eta bi gizonek, lanbideko maisu, kalitate artistiko handiko lanen bidez, indarra eman zioten, denboran betikotuta gera zitezen.

Hala, argazkiak eta modak, bat eginda, omenaldia egiten diete herri-janzkerari, janzkera horren balio unibertsalei, eta tradizioa sormen- eta berrikuntza-iturri izateko berrinterpretatzen jakin zuten bi artisten ekarpenari.

Erakusketak Nafarroako Unibertsitatearen lankidetza du, eta Donostia 2016ren Elkarrizketak lerroan kokatzen da. Komisarioa, Ana Blada izango da eta berarekin komisariokidea, Igor Uria, Cristobal Balenciaga Museoko bildumaren zuzendaria izango dira.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate