Diario Vasco

Aitor Uzkudun eta Naiara Urresti trikitilariak nagusi Aizarnazabalen

Trikitilari txapelketako partaideak.
Trikitilari txapelketako partaideak.
  • Bigarren postua Eneko Arbeo azpeitarra eta Mireia Ibabe bergararrarentzat izan zen

Guztira bost bikote aritu ziren larunbatean Aizarnazabalgo frontoi zaharrean trikiti pieza alaiak jotzen ia bi orduz eta Aitor Uzkudun errezildarra eta Naiara Urresti getariarrarentzat izan zen Aizarnazabalgo trikitilari gazteen txapelketako lehen postua; gustura hartu zituzten garaikurra, txapela eta irabazleentzat ziren 200 euroak. Bigarren postua Eneko Arbeo azpeitarra eta Mireia Ibabe bergararrarentzat izan zen; epaimahaikoek oso zaila izan zuten erabakitzeko unea, bi bikoteen arteko maila oso parekatsua egin baitzitzaien.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate