Diario Vasco

Nekazaritza eta elikadura enpresak Bidarteko azokan

Bidarteko Udala Urola Kostako Udal Elkartearekin harremanetan jarri da gure eskualdeko enpresei Bidarteko Azokan parte hartzeko gonbidapena egiteko. Azokak kontsumi-tzaile partikularren eta ekoizleen arteko harremana sustatzeko helburua du eta salmenta zuzena egiteko aukera ematen du. Asmoa da azoka horretan Urola Kostako enpresek postu bat izatea.

Azoka honi buruzko xehetasunak emateko, urriaren 14an Bidarteko Udaleko ordezkari bat etorriko da eskualdeko enpresekin elkartzeko. Bilera 30 minutukoa izatea aurreikusi da. Bertan parte hartzeko lehenbailehen Udal Elkartearekin harremanetan jarri behar da: bertara jo (Aintzane Ruesgas) edo idatzi enpresa@urolakosta.eus helbide elektronikora. Bilera egoitzan bertan izango da 12:00etatik 12:30era.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate