Diario Vasco

Ikastolako ikasleek gero eta gehiago irakurtzen dute

Bi haur oriotar ipuin bat irakurtzen.
Bi haur oriotar ipuin bat irakurtzen.
  • Azken 4 ikasturteetan 437 liburu berri erosi dira eta irakurketak nabarmen gora egin du

Aro digitalean bete-betean gauden honetan, Ikastolak ikerketatxo bat egin du azken 6 ikasturteetan ikastolako liburutegiaren eta DBHko ikasleen irakurzaletasunaren bilakaera aztertzeko. Honela, 2010-2011 ikasturtean 237 liburu mailegatu ziren; 2011-2012 ikasturtean 313, %32 gehiago; 2012-2013 ikasturtean 405, %30 gehiago; 2013-2014 ikasturtean 556, %37 gehiago;

2014-2015 ikasturtean 793, %43 gehiago, eta, 2015-2016 ikasturtean 1.148 liburu, %45 gehiago

Beraz, 6 ikasturteetan ia mila liburu gehiago mailegatzen dira Ikastolako liburutegian. Noski, horretan zerikusia izan du liburutegiko fondoetan egin den inbertsioak, 2013-2014 ikasturtetik aurrera ikasturtero ehundik gora liburu berrirekin hornitzen baitira apalak, azken urteetan euskaraz eta gaztelaniaz argitaratzen diren eleberri berrienak, hain zuzen ere. Azken 4 ikasturteetan 437 liburu berri erosi dira Ikastolako liburutegirako, 4.392 euroko inbertsioa eginez, ikasturtero 1.200 euro gutxigora behera.

Argi dago inbertsioak egiteak maileguen kopuruan eragina izan duela, eta Orioko Herri Ikastolak bide horretan jarraitu nahi du, ikasleen artean irakurzaletasuna sustatu eta indartzeko inbertsioak eginez, ikasleei liburuetan murgiltzeko aukera emanez.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate