Diario Vasco

Gaur ekingo diote Zestoako Gaztelekuan ikasturte berriari

Gaur ekingo zaio Gaztelekuan ikasturte berriari ohiko ordutegiarekin: Ostegunetan, 16:30-19:00 bitartean, 3.zikloko ikasleei zuzenduta. Ostiral eta larunbatetan, 16:00 etatik 19:30era bitartean, DBHko ikasleei zuzenduta.

Gaur, larunbata, 'Altxorraren bila' jokoa egingo dute ikasturteari hasiera emateko. Gaztelekutik haur eta nerabeen parte hartzea sustatu nahi da, eta horretarako urrian zehar, erabiltzaileen proposamenak jasoko dira: Gaztelekuan zein kalean egin nahi dituzten ekintzak, irteerak eta bestelako proposamenak.

Haurtzaindegia

Zestoako Ekain haur eskolako matrikulazioa astelehena, hilaren 3tik aurrera irekita izango dela jakinarazi nahi da. Beraz, zuen haurra abenduan, urtarrilean edo otsailean haur eskolara ekarri nahi baduzue harremanetan jartzea besterik ez duzue. Harremanetan jartzeko: Zubimusu kalea 18, behea.( 8:15 - 15:15) Ekain.zestoa@haurreskolak.eus edo 943 897150 telef.

Kilometrotako autobusa

Bihar Bergaran egingo den Kilometroak festa dela medio, Liola Bidaiaken eskutik autobusen zerbitzu berezia izango da Zestoatik. Joan etorriko txartela 6 euroan izango da. Honako orduetan irtengo dira autobusak Zestoatik: Zestoa: 9:00 / 10:53 / 15:08 (Arocena Hotel aurreko autobus geltokian). Itzulerako autobusak 14:00, 18:00 eta 20:00etan izango dira.

Autobus txartelen erreserbak egiteko Arroabeko Alekar gasolindegian egin daitezke. Loiola bidaia-kekin kontaktuan jartzeko telef: 943 852 212

Alderdi Eguna

Bihar izango du Alderdi Eguna EAJk Forondan (Gasteiz). Bertara joateko autobusa antolatu du Zestoako EAJk. Goizeko 9:30ean izango da autobusa gurutzean. Batzokian eman behar da izena.

Futbola

Talde nagusiak gaur, 17:00etan Zumarragan jokatuko duen arren, izango da zer ikusi Iraetako zelaian, bertan hiru partida lehiatuko baitira gaurkoan. Horrela, ordu estelarrean, hau da, 16:00etan, Zestoa B nagusien taldea Ikasberriren aurka arituko da. Segidan, 18:15ean, ohorezko mailan aritzen den jubenilen txanda izango da, eta hauek ere Zumarragako Urola taldearen aurka arituko dira. Goizean aldiz, kadete mutilak arituko dira, errealaren aurka, goizeko 11:00etatik aurrera.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate