Diario Vasco

Enrike Abril errebote txapelketako hirugarren jardunaldia bihar

Bihar goizeko 11:00etan Enrike Abril errebote txapelketako 3. jardunaldiko norgehiagoka jokatuko da Zubietako errebote plazan. Noizbait eta Senpere taldeak izango dira aurrez aurre. Zubietako taldeak, berriz, ordu berean Oiartzunen izango du hitzordua. 23. jardunaldiari dagokion neurketa jokatuko dute Txost taldearen aurka. Zubietarrek garaipen erraza eskuratu zuten pasa den igandean Zubietan. Hauxe zen txapelketako lehenengo partida eurentzat eta 2-13 nagusitu ziren. Joseba, Imanol eta Josu Aizpurua anaiak, Endika Gartzia eta Jon Argote izan ziren Zubietako taldea osatu zutenak.

Aurrez aurre izango duten Txost taldeak, aldiz, 2 norgehiagoka jokatu ditu eta biak galdu.

Bestalde, gaur arratsaldeko 18:00etan hasita Elkarteen arteko Gipuzkoako txapelketako partidak izango dira herriko frontoian.

Herriko pilota elkarteko Exposito eta Arangurenek Lagunak taldearen aurka jokatuko dute nagusien 2. mailako neurketa eta ondoren Aranberri eta Sarasolak Soraluzeren aurka nagusien mailako 3. mailan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate