Diario Vasco
Haurrek primeran pasa zuten puzgarrietan. Baita gazteek ere jolas hauetan.
Haurrek primeran pasa zuten puzgarrietan. Baita gazteek ere jolas hauetan.

Ekitaldi ugari Aizarnazabalen gaur amaituko diren San Migel jaietan

Atzo umeak izan baziren protagonistak, gaurkoan herriko gazteek euren gustuko egitaraua izango dute; dagoeneko jaien azken egunerarte iritsi gera eta gaurkoan ondo gozatzeko aukera paregabea egongo da antolatu diren hainbat ekitaldietan.

Goizeko 10:00etan kalejira musika eskolako trikitilariekin; hamaiketan, Sahara herriaren inguruko hitzaldia eta ondoren eta egun guztian zehar, bi jaima egongo dira jarriko kus-kusarekin eta tea eta hennarekin.

Eguerdian, postre lehiaketa librea izango da (12:30-13:00etara aurkeztu behar dira) eta 14:30etan Guk hin eta hik janean dastatzeko aukera egongo da. Ondoren, gazteekin jolasak prestatu dituzte gaztetxekoek eta arratsaldeko 16:30etan XII. Mus eta eskoba txapelketa izango da eskola azpian.

Arratsaldeko 17:00etatik aurrera trkitilari gazteen Aizarnazabalgo IV. Trikiti txapelketa izango da bost bikoterekin.

Ondoren berriz, arratsaldeko 19:30ean poteoa elektrotxuflarekin eta gaueko 00:00etan disko festa Abibarekin eta Fluor party. Goizaldera, baratxuri zopa eta gaupaseroen argazkia. Horrela amaituko dira Samiel hauek.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate